2011/01/25

Urtarrilak 27 greba orokorra. AHT GELDITU! ELKARLANAREN PRENTSA OHARRA

Urtarrilaren 27ko greba orokorra dela eta, AHTaren aurkako AHT Gelditu! Elkarlanak
koordinadorak, greba orokor horretan parte hartzeko eta egun horretako mobilizazioetan AHTa eraikitzeak suposatzen duen alferrikako gastua salatzeko deialdia egiten du. Gaur egun, argi ikus dezakegu nola politika neoliberalak aplikatuz Europako zenbait Gobernuk, ongizate estatua suntsitzen ari direla, eta Gobernu horien artean ez dira bazterrean gelditzen Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Gobernua eta Gobernu española. Hori dela eta, kontextu sozial honetan, AHTa eraikitzeak zentzugabeko diru xahutzea besterik suposatzen ez duela salatu nahi dugu, eta, horren ondorio zuzenak, hau da, gizarteari inposatutako politika antisozial horien ondorioak, langile, erretirodun eta pentsiodunek ordaindu behar izana ere salatu nahi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario