2011/01/25

Arrasateko Udaleko langileek greba orokorrarekin bat egingo dute ostegunean

Ostegunerako, urtarrilak 27, ELA, LAB, ESK, EHNE, HIRU eta ESTEI-EILAS sindikatuek deituta greba orokorrerako deialdia egina dago.  Arrasateko Udaleko langileek asanblada egin dute gaur goizean bozkatzeko, eta alde handiagatik baiezkoa irten da.

Jasotako 85 botoetatik 60 aldekoak izan dira, eta 18k kontra bozkatu dute,  Hauetaz gain, 6 langilek boto txuria eman dute, eta beste bat baliogabetuta izan da.  Gauzak horrela, Arrasateko Udaleko langileek urtarrilaren 27ko greba orokorrarekin bat egingo dute

No hay comentarios:

Publicar un comentario