2011/01/26

Aiaraldea Komunikazio Leihoak greba orokorraren jarraipen berezia egingo du.

Sindikatu abertzaleek deitutako grebarekin bat eginez Aiaraldea Komunikazio Leihoak greba orokorraren jarraipen berezia egitea erabaki du. Eskualdeko grebaren eragina bideoz, argazkiz, irratiz eta sare sozialen bidez hedatuko dugu. Goizeko lehen orduetatik twitter bidezko mezuen bitartez enpresa eta zerbitzuen egoera izango dugu aztergai.
Hala, 14:00etan eta 22:00etan bideo kronikak emitituko dira atarian. Argazkiek ere izango dute lekurik. Izan ere, argazki galeria etengabe berrituko da. Uhinak Irratiarekin elkarlanean, aldiz, sindikatuen lehenengo balorazioak jasoko dituen albistegi berezia izango duzue entzungai 96.5 frekuentzian 11:00etatik 12:00etara eta http://www.uhinak.net-en/ webgunean noiznahi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario