2011/01/24

Eguzkik greba deialdiarekin bat egin du, eta ostegunean argiak ordu erdiz itzaltzera deitu du

Eguzki talde ekologistak bat egin du osteguneko greba eguneko deialdiarekin, eta, bide batez, egun horretan 19:00etatik 19:30era argiak itzaltzera dei egin du, 19:00etatik 19:30era. "Gure ustez, ingurugiroaren, osasun publikoaren, bizi kalitatearen eta, oro har, ekologiaren ikuspegitik ere, hamaika arrazoi daude gobernuak krisiaren aitzakian hartzen ari diren neurriei aurre egiteko", esan du ohar batean grebarekin bat egiteko.

Neurriak "kapitalaren mesedetan eta herrita xumeen kaltetan" hartzen direla erakusteko aurten Hego Euskal Herrian argindarraren garestitzea jarri du Eguzkik adibide, eta "protesta moduan, greba egunean egingo diren mobilizazioen artean, Eguzkik argi guzti-guztiak ordu erdiz itzaltzea" proposatzen du". "Gainera, ingurugiroaren ikuspegitik begiratuta, igoera hau zikina da oso. Izan ere, energia berriztagarriak (batez ere fotoboltaikoa) zigortzen ditu eta, aldiz, Estatuko bertako ikatza erabiltzea saritu. Ez dago esan beharrik ikatzak negutegi efektuko gas eta, oro har, askoz kutsadura gehiago sortzen duela", azaldu du.
http://www.berria.info/albisteak/47110/eguzkik_greba_deialdiarekin_bat_egin_du_eta_ostegunean_argiak_ordu_erdiz_itzaltzera_deitu_du.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario