2011/01/25

Inposatzen diguten bizi-ereduaren kontra, U-27, maribollotransfeminista gazteok grebara!

“Itxaropenik baldin bada, proletarioan da” esaten zuen Orwell-ek 1984ean. 2011. urtean itxaropenik bada herri honetan jendarte eredu berria loratu nahian dabiltzan dozenaka eragile eta milaka norbanakoen eskuetan da.

Sistemaren kontrola jendartearen gain hamaika aurpegi ditu: erlijiosoa, burokratikoa, politikoa, psikiatrikoa, judiziala, poliziala, ekonomikoa… eta horiek zalantzan jarriko ez duten izaki berrien fabrikazioa suposatzen duen hezkuntza sistema. 1984 orain da. Itxaropenik bada gure eskuetan da, krisi ekonomikoa aitzaki bizi baldintzen prekarietatea areagotu eta benetako arazoari muzin egiten dutenen aurrean. Espainiako gobernuak eta Hego Euskal Herriko administrazioek egindako eta egiteko dituzten erreformak ez dira era puntualen egiten dituztenak. Beraien bizi-eredua bermatzeko hartu beharreko erabaki estrategikoak baizik. Horren haurrean, bizi baldintza duinen aldeko aldarria egiten dugu. Dagokiguna eskuratu. Baimenik eskatu gabe.

Gaztehgam urtarrilaren 27rako deitutako greba orokorrarekin bat egiten du, eremu guztiak borroka-zelaiak direla ulertuta, beraien sistema eredua iraultzeko gerran. Maritxu, bollera, bisexual, transexual… eta gazte garen heinean, gure jarrera nortasun sexualaren hautaketa baino haratago doa. Gurea jarrera politikoa ere bada. Zapaltzen gaituen sistemari aurre egiteko gaitasuna dauka Euskal Herriko Gazteria Les-Gay Askapenerako Mugimenduak. Eta krisi ekonomikoa aitzaki darabiltzaten politika ekonomikoa herritarren kontra doan ustiapena izateaz gain, kolektibo mehatxatuenen eta gazteon kontrako eraso larria da. Eta disidente sexualak pairatzen dugun askotariko bat. Hala ere ez dugu gure burua biktimatzat hartzen, egoera iraultzeko izaki aktiboak bezala baizik. Bide horretan elkartasunean ekiteko, Gaztehgam-ek dei egiten dio sexu askapenerako gazte mugimenduari urtarrilak 27n greba orokorrarekin bat egitera eta Hego Euskal Herrian zehar gehiengo sindikalak deituriko mobilizazioetan parte hartu dezan. Injustizia ororen kontra erantzuteko, zirikatzeko eta izorratzeko deia egiten dugu, sistema-eredu heterofaxista eta berau suposatzen duen disidentzia sexualaren kontrako zapalkuntzarekin bukatzeko.
http://gaztehgam.wordpress.com/2011/01/25/inposatzen-diguten-bizi-ereduaren-kontra-u-27-maribollotransfeminista-gazteok-grebara/?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter

No hay comentarios:

Publicar un comentario