2011/01/24

"ENPRESA ESANGURATSUEN" ATXIKIMENDUA GREBARI".

Euskal Herriko hainbat eta hainbat lantoki eta erakundetan egin dituzte dagoeneko osteguneko greba orokor deialdiari buruzko batzarrak, eta ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatu deitzaileek gaur adierazi dute "langileek sostengu zabala" eman diotela. "Argi geratu da gehiengo sindikalak aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna, bereziki pentsio erreforma honek langileen eskubideak bortizki erasotzen duen unean".

Sindikatu haien arabera, jadanik 700 lan batzordek atxikimendua agertu dute grebarekin, eta "haien artean lurralde bakoitzean esangura eta garrantzi bereziko enpresa eta sektore batzuk daude". Aldundietan eta udal handienetan ere jaso dute sostengua.

"Euskal gehiengo sindikalak euskal langileen eskubideekiko duen konpromisoa berresten du eta irmo ariko da eraso guztien aurrean. Konpromiso hori indarturik aterako da ostegunean".
 
AGIRIA:

http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua710.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario