2011/01/26

Plentziako institutuko ikasleek ere grebara deitu dute

Lan mundua
Bigarren Hezkuntza ematen duten Uribe Kosta institutu plentziarreko ikasleek ere Hego Euskal Herrian biharko deituta dagoen greba orokorrarekin bat egin dute. Horrenbestez, herri, eskualde eta lurralde mobilizazioetara joateko deia luzatu dute, tokiko neska-mutilek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Besteak beste, goizeko bederatzietan, hezkuntza zentroko Batxilergoko eraikinaren kanpoaldean egingo dute kontzentrazioa, "Ikasleok ere grebara!" lelopean. "Plentziako ikasleok aski dela adierazi nahi dugu argi eta garbi, eta etorkizun hobe baten alde borrokatuko dugu. Beraz, institutu mailan egingo den elkarretaratzeaz aparte, egun osoan zehar burutuko diren hainbat mobilizazioetara gehitzeko deialdia zabaldu diegu ikasle guztiei", gaineratu dutenez. Jakinarazi dutenez, 16:30ean kotxe karabana abiatuko da Gorliztik Erandiora. Azken herri horretan izango baita eskualde mailako manifestazioa 18:30ean. Argazkian, IAk ere deitu ditu ikasleak grebara.

Uribe Kosta BHIko ikasleek nabarmendutako deialdiak:

09:00 Elkarretaratzea institutuko Batxilergoko eraikinaren kanpoaldean.
12:30 Lurralde manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik.
16:30 Kotxe karabana Gorliztik Erandiora.
18:30 Eskualde manifestazioa Erandioko metro geltokitik.

http://ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=14482&mode=thread&order=0&thold=0

No hay comentarios:

Publicar un comentario