2011/01/25

MUNDUKO SINDIKATU FEDERAZIOAK (MSF) ETA 29 NAZIOTAKO 60 SINDIKATU INGURUK SOSTENGUA EMAN DIOTE GREBA OROKORRARI

Hego Euskal Herrian urtarrilaren 27rako deitutako greba orokorra babes zabala ari da jasotzen nazioartean ere. Ugariak izan dira jasotako sostenguak, tartean nabarmentzekoak:

Munduko sindikatu federazioaren (MSF) Europako bulegotik iritsitakoa, Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformatik emandakoa, eta metalgintza, meatzaritza, eraikuntza, egurgintza, zerbitzu publiko, komertzio eta elikadura arloko Sindikatuen Nazioarteko Elkarteetatik helarazi digutena.

Azpimarratzekoa ere, Grezia (PAME), Italia (USB eta CUB), Chipre (PEO), frantziar Estatua (SUD-Solidaires), Galiza (CIG eta CUT), Katalunia (Intersindical Catalana), Kanariar Irlak (Intersindical Canaria), eta Kortsikatik (STC) jasotako babesa. Sostengua iritsi zaigu, baita, Venezuela, Argentina, Chile, India, Afrika erdialdea, Moldavia, Serbia, eta beste hainbat herrialdetatik.

ATXIKIMENDUAK

No hay comentarios:

Publicar un comentario