2011/01/22

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide. ELAko eta LABeko idazkari nagusiak: «Krisi honetan sindikalgintzak bizirik irautea dago jokoan»

Euskal Herriko gehiengo sindikalak azken bi urteetan eginiko ibilbidearen garrantzia babestu dute, batera, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek. Denborak 2009ko greban arrazoi zutela erakutsi duela uste dute.
Mikel Carramiñana Bilbo
Urte gutxi dira ELA eta LAB sindikatuetako idazkaritza nagusiak hartu zituztela, eta, hala ere, hirugarrenez deitu dituzte Hego Euskal Herriko langileak grebara. Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide gehiengo sindikaleko ordezkari nagusiek ezinbestekoa deritzote berriz ere borrokatzeari.

Hamazortzi hilabeteko epean Hegoaldean deitutako hirugarren greba orokorra izango da hau. Egoera larria dela erakusten al du horrek?

adolfo muñoz: Bai, azken 30 urteetako erasorik bortitzenak gertatu dira, eta greba orokor bat, kasu honetan pentsioen erreformaren kontra egitea, oso koherentea eta proportzionala da. Euskal gehiengo sindikalak arrazoi osoa zeukan orain dela urte eta erdi, maiatzaren 21eko grebara deitu genuenean. Esan genuen murrizketak etorriko zirela politikak aldatu ezean, eta hemen daude. Garai hartan guztiak atera ziren gure kontra.

ainhoa etxaide: Greba beharrezkoa dela diogu, baina, era berean, grebara deitzera behartu gaituzte, erantzunak erabakiak hartzen ari direnean eman behar direlako, erabaki horiek aldatu ahal izateko etorkizun batean. Hilabeteak dira langileen eskubideak banan-banan suntsitzen ari direnetik, eta erabaki horiei aurre egin behar zaie. Orain da erantzunak antolatzeko ordua, aldatu nahi ditugun neurriak onartu aurretik. Beraz, borroka egitea da logikoena; ez da logikoa, aldiz, egiten ari diren murrizketei begira geldirik egotea eta, etzi, langileei esatea gauzak aldatzeko borroka egin behar dela...http://paperekoa.berria.info/harian/2011-01-22/018/001/krisi_honetan_sindikalgintzak_bizirik_irautea_dago_jokoan.htm


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario