2011/01/18

EGUZKI U-27KO GREBAREKIN BAT DATOR ETA TARIFA ELEKTRIKOEN NEURRIZ GAINEKO IGOERAREN KONTRAKO ARGI ITZALTZEA SUSTATUKO DU

EGUZKI bat dator Euskal Herriko gehiengo sindikal eta sozialak urtarrilaren 27rako egin duen greba deialdiarekin. Gure ustez, ingurugiroaren, osasun publikoaren, bizi kalitatearen eta, oro har, ekologiaren ikuspegitik ere, hamaika arrazoi daude gobernuak krisiaren aitzakian hartzen ari diren neurriei aurre egiteko. Neurri horiek kapitalaren mesedean eta herritar xumeen kaltetan hartzen dituzte beti. Horren lekuko da orain dela gutxi PSOEko Gobernuak onartu duen argindarraren neurriz gaineko tarifa igoera, ingurugiroarekin zerikusi handia duena, gainera. Hori dela eta, protesta moduan, greba egunean egingo diren mobilizazioen artean, EGUZKIk argi guzti-guztiak ordu erdiz itzaltzea proposatzen du


http://www.eguzki.org/

No hay comentarios:

Publicar un comentario