2011/01/20

Gernika-Lumoko, Bermeoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udaleko langile komiteek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako egin duen greba orokorrerako deialdiagaz.

Gernika-Lumoko, Bermeoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udaleko langile komiteek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako egin duen greba orokorrerako deialdiagaz. Hainbat enpresa handitako kangileek be atxikimendua eman diote sindikatuen deialdiari; Lea-Artibaiko amankomunazgokoek, Inamakoek, Bermeoko Patronatuakoek, Uribarren-Abaroa erresidentziakoek, Salicakoek, Garavillakoek, Cumenagerrekoek, Ansolakoek, Zallokoek, Bartzilakoek edota Andiakoek, esaterako. «Horiek dira urtarrilaren 20a arte jaso ditugun atxikimendu esanguratsuenak», ELAko ordezkari Mikel Etxebarriak atzo prentsaurrekoan azaldu zuenez. «Horiez gain, hainbat enpresa txikitako langileen atxikimendua be izan dugu». Hala, bi eskualdeetan langilegoaren «%90ak baino gehiagok» urtarrilaren 27ko greba orokorrari atxikimendua eman diola zehaztu zuten sindikatuek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario