2011/01/25

Herri mugimendua eta langabetuak ere grebara!

Herri mugimenduko kideek eta hainbat langabetuk kontzentrazio-ekintza bat egin dute Iruñean, Servicio Navarro de Empleo delakoaren aurrean. Atxikirik doan agiriaren berri ematearekin batera, 8 metroko pankarta bat zintzilikatu da "Tramontana" izeneko eskulturatik, Nafarroako langabe kopuruarekin (43.011). Era berean, honako testua zuen pankarta erakutsi da: "Nos exigen cotizar, ¡nos impiden trabajar! Langabeok grebarekin bat".
KOTIZATZERA BEHARTZEN GAITUZTE, LAN EGITEA ERAGOZTEN DIGUTE!
Urtarrilaren 28an Españako Gobernuak pentsioen murrizketa basatia onartuko du. Planteatzen diren neurrien artean, besteak beste, honako hauek daude: erretiro adina 65 urtetik 67 urtera atzeratzea, pentsio ordaindua jasotzeko kotizatu beharreko urteak gehitu, pentsio berrien diru kantitatea murriztu (pentsioen zenbatekoa kalkulatzeko urte zenbaketa 15 urtetik 20 urteetara zabalduz edo pentsioaren %100 kobratzeko urteen kopurua 35etik 37ra pasatuz) edo pentsioek eros-ahalmenari eusteko betebeharra kentzea, pentsionistak bizi baldintza prekarioagoa eta duintasunik gabekoetara kondenatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario