2011/01/17

Greba orokorrarekin bat egiteko elkarretaratzea egin dute euskal sindikatuetako kideek

ZARAUTZ...: ELA, LAB,STEE/EILAS eta EHNE-HIRU sindikatuek langileen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdi aldera. ELAren egoitzaren atariko Bizkaia kaleko biribilgunean elkartu dira lau sindikatueko ordezkariak, hilaren 27an Donostian egingo duten manifestazioa “sozializatzeko” asmoz. “Herritarrak grebarekin bat egin dezaten dei egitera gatoz” adierazi du ELAko kide batek.


http://zarautz.hitza.info/2011/01/14/greba-orokorrarekin-bat-egiteko-elkarretaratzea-egin-dute-euskal-sindikatuetako-kideek/

No hay comentarios:

Publicar un comentario