2011/01/24

Jaurlaritzak %0,48 eta 4,50 bitartean murriztuko die soldata funtzionarioei

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, aurten %0,48 eta 4,50 bitartean murriztuko die soldata funtzionarioei. Urtarrileko nominarekin burutuko da murrizketa, eta mailaren araberakoa izango dela esan du ohar batean Jaurlaritzak, maila altuei gehiago kenduz.

Iaz, uztailaren 1etik aurrera antzeko neurria hartuta 100 milioi euro aurreztu zituztela jakinarazi du. Orduko horretan murrizketa kolpetik abenduko paga berezian egin zuen, eta %5ekoa izan zen bataz beste. Gainera, Jaurlaritzarentzat ari diren langileen pentsio funtsei egiten dien ekarpena erdira murriztuko du.
http://www.berria.info/albisteak/47112/jaurlaritzak_048_eta_450_bitartean_murriztuko_die_soldata_funtzionarioei.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario