2011/01/25

Nafarroako Berdeak Urtarrilaren 27ko greba orokorra sustatu nahi du, aberastasunen banaketa justuagoaren eta oinarrizko gizarte-eskubideen alde

Nafarroako Berdeak bat egin nahi du urtarrilaren 27an kalera irtengo diren herritar eta langileekin Espainiako Gobernuak hurrengo egunean onartu nahi duen pentsioen erreformari aurre egiteko. Erreforma horrek gizarte babes-sistemaren murrizketak areagotuko ditu, eta larriago bihurtuko ezberdintasun ekonomiko eta sozialak.

Erreforma hau, egin beharreko eragiketa tekniko gisa edota bilakaera ekonomiko eta demografikoaren ondorio gisa saldu nahi dutenen aurrean, Nafarroako Berdeak taldeak berretsi nahi du badirela beste aukera batzuk giza-garapen maila duinari eusteko, berdintasun sozialari eta jasangarritasun ekologikoari uko egin gabe ere.

Azken urteotan, krisi ekonomikoaren aitzakian, urte luzetako borrokaz lortu eta finkatutako eskubide sozialen eta lan baldintzen murrizketa jasaten ari gara.
Jubilazio adina 65 urtetik 67ra igotzea, pentsio osoa jaso ahal izateko urte gehiagotan zehar kotizatu beharra, edo pentsio berrien gutxitzea, politika merkatu ahalguztidunen aurrean makurtu izanaren seinale larriak dira

No hay comentarios:

Publicar un comentario