2011/02/02

Urtarrilean 9.300 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian

Langabeziak goraka jarraitzen du, eta urtarrilaren amaieran Hego Euskal Herrian 188.268 lagun zeuden beharrik gabe. Abenduarekin alderatuta, 9.296 langabe gehiago zeuden. Gaur eman ditu aurreko hileko datuak Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, lauretan igo da langabezia.

Datuak

Araba. Urtarril bukaeran 21.916 langabe (abendutik +1.533, iaztik +1.327).
Bizkaia. Urtarril bukaeran 79.730 langabe (abendutik +3.602, iaztik +5.550).
Gipuzkoa. Urtarril bukaeran 41.472 langabe (abendutik +2.023, iaztik +558).
Nafarroa. Urtarril bukaeran 45.150 langabe (abendutik +2.139, iaztik +1.872).
Hego Euskal Herria. Urtarril bukaeran 188.268 langabe (abendutik +9.297, iaztik +9.303).

No hay comentarios:

Publicar un comentario