2011/02/02

BBVAk 4.606 milioi irabazi zituen iaz, %9 gehiago

BBVA bankuak lehengo urtean ere diru irabazi handiak izan zituen: 4.606 milioi eurokoak. Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak eman du datua, gaur. 2009tik, gainera, %9,4 handitu zuen etekin BBVAk -duela bi urte 4.210 milioi irabazi zituen-.

Francisco Gonzalez bankuko presidenteak adierazi du euren negozioak munduan "geografikoki egoki banatuta" dituztela, negozio sorta ere "egokia" dela, eta horrek denak eragin duela emaitza ona. Mexikon etekina %11,9 handitzea lortu zuen, Hego Ameriketan %16,5, Txinan %11,4. Aldiz, Espainiako Estatuan eta Portugalen %9 txikitu zen.

Bezeroei emandako mailegu kopurua %4,8 igo zen, BBVAren arabera, eta denera 348.253 milioi euro utzi zituen hala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario