2012/02/27

HIRUK BAT EGIN DU GREBA DEIALDIAREKIN

HIRU Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak martxoaren 29an ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta ESK sindikatuek deitu duten greba orokorrarekin bat egiten du. Hiru dira hain zuzen ere greba deialdiarekin bat egiteko arrazoiak:Lehenik eta behin, elkartasunagatik. Espainiako PPko gobernuak aurkeztu duen lan erreforma soldatapeko langile guztien kontrako eraso bortitza da, merkatuaren esku uzten dituelako langileen eskubideak, babesgabe, eta eskubide sindikalik gabe. Garraiolari autonomook aspaldi pairatzen dugu egoera hori gure eguneroko jardueran, eta ondo dakigu zein latza den egoera horretan aurrera egitea.
Bigarrenik, enpresekin dugun kontratu harremanaz gainera edo Gizarte Segurantzarekin lotzen gaituzten kotizazio erregimen desberdinez gainera, langile guztiak gaude krisi honetan aberasten ari direnen jopuntuan, baita horiekin bat egin duten gobernuen jopuntuan ere. Erasoaren helburua langile klasea eta herritar xumeak gara.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario